XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire adiskideak ez dabe ulertzen zelan, batzuetan, neure egoera pertsonalagaz zerbait nekaturik, mindurik, arduraturik nagoanean, hartzen dodan poema libururen bat, edo eleberriren bat, eta joaten nazan labarrera nasai-nasai irakurtera.

Poema bakoitzeko berbetan hasten dira nire larriak tristuren osinetik urteten, norbaitek han barruan kristalezko eskailerea jarri baleu lez.

Eleberri batzuetan neure arazoak ispilatzen dira eta, irudimenez, neuk lez sufritzen daben eta pozten diran arima bikien bizitzatik paseatzen naz.

Batzuetan, eta pixka bat sekretupean esaten deutsut, ez dodalako gura beste inork jakin daian, museora joan eta isilik geratzen naz, koadro baten aurrean, minutu luzeetan.

Ez pentsa ordu luzeak emoten ditudanik gelaz gela.

Atsegin ditudan kolore batzuen bila ibiltera mugatzen naz eta armonia moduko bat sentitzen dot, atsegin sentsazinoa, azaldu ezin dodan, baina efektu berezia sortuazoten deustan identifikazinoa.

Eta batzuetan, zuk ondo dakizu, nire adiskideekin joaten naz hunkitzen daben, itaun eta erantzun barriak planteatzen dituan, bizitzeari buruzko nire ezagupenak handiagotu eta nire betiko begiradearen ikuspegia baino aurreragokoetara naroen pelikularen bat ikustera.

Ez esan inori, egunkari maitea, baina zeu ere partaide zaitut bizitzako koordenatuak egi barriz aurkitzen laguntzen deustan esperientziaren hedapen honetan.

1. Izan dozu inoiz antzeko esperientziarik?

2. Aukeratu eizu atsegin dozun poema bat, eleberri bateko kapitulu bat edo koadro bat. Aurkeztu eizu taldearen aurrean eta emon aukeraketearen arrazoiak.